HIP HOP
ANA TIJOUX
wwwAna Tijouxek eragin handiko hip-hop latinoamerikarra eta aktibismo soziala uztartzen ditu, feminismoarekin zein giza eskubideekin duen konpromisoagatik nabarmenduta. 2024an Vida diskoa kaleratu ostean, album horren erremixak aurkeztu zituen, eta 2025ean ‘Serpiente de Madera’ EPa kaleratuko du. Grammy sari ugari irabazi ditu eta zineman, telebistan eta literaturan munduan murgildu da behin baino gehiagotan. Musikan eta eskubideen defentsan ahotsik boteretsuenetako bat izaten jarraitzen du.
URBAN
BENGO
www@aitorbengoo izenaren atzean Aitor Bengoetxea musikari oiartzuarra ezkutatzen da. Musikalki genero urbanoaren baitan kokatzen da, eta abesteaz gain, Break dantzaria ere bada. 2021 urtean ‘4 Taupada’ lehen EPa kaleratu zuen, eta 2022an zenbait kantu argitaratu zituen plataforma digitaletan. 2023 urtearen hasieran ‘Bizirik’ diskoa plazaratu zuen, ostean ‘Bizirik Bira’ izenpean Euskal Herriko jaialdi, antzoki zein txoko askotan ikusi eta ikusiko dugu 2024ean zehar
pop
BULEGO
wwwEuskarazko poparen erreferentzia da BULEGO, 2022an erdigunean egon da Euskal Herrian. Euskal taldeen artean lehen lerroan finkatzea lortu dute. 50 data baino gehiago eskaini dituzte, haien artean, Sonorama-n edo Bilbao BBK Live-n.
POP, HIP HOP eta ELEKTRONIKA
DELAFE Y LAS FLORES AZULES
wwwDelafé y las Flores Azules Bartzelonako pop, hip hop eta elektronikaren aparteko fusioarekin belaunaldi bat definitu duen talde ikoniko bat da. Oihartzun handiko letra poetikoak eta emozionalki apainduak ekoizten dituzte. 2003an taldea sortu zenetik, "Udaberria" eta "Komunikatzeko artea" ereserkitzat hartu zituzten entzuleek. Hamarkada bat baino gehiago material berririk argitaratu gabe egon ostean, ‘AMOR’ diskoarekin itzuliko dira, orain arte izan duten diskorik pertsonalena eta anbiziotsuena. 2025ean aurkeztuko dute estatuko hiri nagusietan.
Rock
Egon Soda
Egon Sodak soinuaren bilakaerak eta generoen esplorazioak markatutako ibilbidea eraiki du. 2008an taldearen izena duen disko debuta egin zutenetik, rock introspektibotik "Dadnos precipicios" (2015) lanaren intentsitatera igaro dira, eta ostean funkaren zein soularen eraginak gehitu dituzte "El rojo y el negro" (2018) lanean. 2022an "Bellaurora" kaleratu zuten, beren diskorik emozionalena, eta aurten euren lehendabiziko diskoaren biniloa kaleratu dute, hasierako esentzia berreskuratuta.
POP ROCK
GATIBU
wwwEuskal Herriko pop-rock talde sendoenetako bat da Gatibu. Bere hamargarren diskoa ‘EH Distopikala’ musikari hauen transbertsalitatearen eta Euskal Herriko rocka berpizteko duten gaitasunaren erakuslea da.
SKA
JUANTXO SKALARI & LA RUDE BAND
wwwJuantxo Skalari 25 urte darama ska, rocksteady-a eta reggae mugimendua aldarrikatzen. 13 disko eta 1.000 kontzertu baino gehiago eskaini ditu Europan, Latinoamerikan eta Asian ska eszenako ikono bihurtuz. 2023an bira berria du aurreikusita.
HIP HOP
KARLOS ANIMAL
wwwProiektu pertsonal honetan bere ahalegin eta ilusio guztiak jarri ditu Karlosek, Non Serviumeko abeslariak. Bere kanturik ezagunenetarikoak 'Instinto' eta 'Los Olvidados' dira eta beste artista ezagunekin egindako kolaborazioak argitaratu ditu, Natos & Waorreko Ferrekin, esaterako.
urban
Kvndy Swing
wwwKVNDY SWING 2017an Bilbon sortutako talde urbanoa da. Cesee Leek, Jowwi Leek, 44Svvagek eta Baby G-k osatua. 2018 eta 2019 bitartean euren lehen singleak kaleratu zituzten, haien artean, ‘Se Desespera’, ‘Cuando Prendo’ edo ‘Made with Love’. Abesti horiek genero honen eredu bilakatu dira Euskal Herrian eta Estatuko beste probintzia batzuetan. 2020an kaleratutako ‘Pikete Italiano’ singleak 40 milioi erreprodukzio baino gehiago ditu plataforma digital guztietan. 2023an, Omar Montes eta JC Reyesek ‘Pikete italiano’ abestiaren aparteko remix batean parte hartu zuten bilbotarrekin.
PUNK
LENDAKARIS MUERTOS
wwwThe punk band of Iruña-Pamplona with the fastest and most funny live show of the present panorama, not only for their sharp songs, but also for their catchy chords and even sharper, baffling and provocative lyrics.
INDIE
León Benavente
www2023an taldearen 10. urteurrena ospatuko da, eta horretarako, proposamen eszeniko bereziak aurreikusita daude. Ibilbide luzea egin dute estatuan zehar, eta Mexiko, Txile, Argentina zein Portugaleko eszenatokietan ere izan dira.
indie-pop-rock
LOVE OF LESBIAN
wwwLove of Lesbian 1997ko udazkenean Bartzelonako Sant Vicenç dels Horts hirian sortutako indie-rock eta indie-pop taldea da. Ospe handia du Mexiko, Kolonbia, Txile, Peru eta Argentinan. Kataluniako taldeak geldiezin jarraitzen du ‘Ejército de Salvación’ diskoarekin, adiskidetasunari eta leialtasunari egindako kantu eta omenaldia; 25 urteko ibilbidea ospatzen duena.
Rumba katalana eta flamenkoa
Maruja Limón
www‘Te como la cara’ ixten du Bartzelonako emakumeek 2024an kaleratutako ‘Te como la cara A’ eta ‘Te como la cara B’ EParekin hasitako trilogia. Binilo honek euren proposamena aberasten duten beste bi single ditu. Marcel Bages, David Soler, Tato Latorre, Raul Espinar eta Chus Tobaloren ekoizpenarekin, taldearen soinu-nortasuna indartzen du albumak. Energia, sormena eta musikaren bilakaera uztartzen dira 4 kontinentetara eraman dituen etapa amaiera honetan.
ROCK
MI CAPITÁN
Mi Capitán hiru gitarren soloekin eta melodia kutsakorrekin riff erritmoan eraikitako rock talde bat da. Hilabete hauetan landu dutena erakutsiko digute 2023an. Ziur asko aho zabalik utziko gaituztela!
PUNK, Oi!
NON SERVIUM
wwwSistema desafiatzen duten ereserkiz betetako ibilbidea izanik, Non Servium benetazko punk menderakaitzaren erreferentea da. Beren ibilbidean zehar, gai sozialekiko, arrazakeria eta faxismoaren aurkako konpromisoa izan du, beren musika protestarako eta aldaketarako plataforma da.
POP
Olaia Inziarte
Olaia Inziarte artista nafarrak bere lehen diska, "Lehengo Lepotikan Burua", kaleratuko du. Haren konposizioak Nafarroako herri kantutegiari erreferentzia egiten diote eta pop ilun estilokoak dira, Billie Eilish bezalako artistak emulatuz.
indie-pop-rock
Ramon Mirabet
wwwEszenatoki artean jaioa; Europara eta AEBetara eraman du bere musika; 200 kontzertu baino gehiago eskaini eta 15 milloi erreprodukzio baino gehiagoko lau disko ditu. Ramon Mirabet Indie Pop-Rockaren erreferentea da, gure mugetik kanpo ere.
RAP, HIP-HOP eta R&B
SOFIA GABANNA
Sofia Gabanna Argentinan jaio eta Bartzelonan bizi den rap-kantaria da. Rap-a, hip hop-a, funk eta R&B erritmoen artean dabil. Zuzenekoetan zur eta lur uzten ditu bertaratutakoak. Bere letrek norberaren kanalizazio askea eta adierazpen askatasunaren beharra adierazten dute.
THRASH METAL
Crisix
KONTAKTUHaren zuzeneko boteretsuak eta transmititzen duen energia positiboak mundu osoko ehunka eszenatokietan jotzea ahalbidetu dio Crisixi. 'Full HD' disko berriak 'Macarena Mosh'en erritmora jarriko gaitu dantzan.
URBAN
Doble
KONTAKTU2023ko nobedadea. Pop, trap, dancehall, musika beltza edo funk-disco erritmoak uztartzen dituen urbanoko bikotea. Energiaz beteriko zuzenekoek ziurtzat jotzen ditugunak zalantzen jartzen dituzte. 2023an disko berria eta aurkezpen bira egingo dute.
ELEKTRONIKA, REGGAE eta HIP-HOP-a
ISEO & DODOSOUND
KONTAKTU2014an Iseo & Dodosound bikote nafarraren ibilbide musikala hasi zenetik, lau dira dagoeneko kaleratu dituzten diskoak, single eta remix mordoari gehituta. Alberto, Dodosound, elektronika, reggae eta hip hop fusio bakarra osatzen du Leirerekin, taldeko ahotsa, Iseo izenaz ezagunagoa dena.
PUNK
KAOTIKO
KONTAKTUBooking Catalunya
Kaotiko punk rock talde estatala da, jatorriz Euskal Herrikoa. 2022an, ‘Sin Filtro’ disko berria argitaratu zuten, eta 2023 hau aurkezten jarraituko dute Estatuko bira baten barruan.
MEDITERRANEA-TRADIZIONALA, POP-A eta ELEKTRONIKA
ROBA ESTESA
KONTAKTURoba Estesa jai giroko musika talde iraultzailea da. Kataluniako musika industrian ibilbide luzea du. Herrialde katalanetako jai-zirkuituko emakumeen zein izaera disidenteen talde aitzindaria da.
Euren letrak konpromiso soziala eta musika mediterraneo-tradizionalen, poparen eta elektronikoaren fusioa da. Zuzenekoen indarrarekin batera, publikoak askapen eta aldarrikapen feministako eta LGTBIQ+eko esperientzia kolektibo baten parte izateko elementuak biltzen ditu.